2007/03/06

Maite zaitut. (Ainhoa Mariezkurrena)

2002ko martxoaren 3a, larunbata

Gaur. Gaur izan da nire bizitzako egunik politena, zoragarriena. Nire mutil-lagunarekin bizitzera etorri naiz. Dena da polita eta dena da ona. Etxea Hondarribian dago. Ez hondartza ondoan, nahiko genukeen bezala; baina tira, elkarrekin gaude eta hori da kontua.Etxeak bi gela ditu, sukalde txiki eta komun bat egongela ondoan. Eta nire mutila… ai nire mutila! Goapoa da, jatorra, maite nauela esaten dit egunero eta muxu ematen dit. Ni baino bi urte zaharragoa da, 21 urte ditu.Orain etxe berriko egongelan nago lurrean eserita ahoan irribarre bat dudala. AIBA! Atea jo dute! Beste batean gehiago idatziko dut
NORA
2002ko martxoaren 4a, igandea
Irrikatan nago atzo pasatakoa eguneroko honetan idazteko. Atzo, atea ireki nuenean, Gorkaren silueta azaldu zen. Bai, bera zen.Etxean sartu eta muxu eman zidan. “eguna zer moduz?” galdetu zidan. Eta nik egin nuenaren gutxi gora-beherakoa kontatu nion. Sofan eseri ginen. Isiluneko momentu bat egon zen. Begirada eten batekin ikusi genituen elkarren begiak dir-dir. Orduan bere eskua nire bizkarrera eraman zuen eta muxuka eta laztantzen hasi ginen. Bost behatzeko esku leun horrekin hasi zen bizkarra laztantzen, eta kamiseta kendu zidan. Denbora luzerik pasa gabe nik berea kendu nion. Horrela elkar maitatu genuen gau osoan zehar.Gaur goizean jaiki naizenerako lanera joanda zegoen. Baina notatxo hau aurkitu dut mahai gaineanEderra da maitemindua egotea. Maitasuna sentitzen ez denean txorakeria dirudi baina benetan zirrara sortzen duen gauza da.Gaur arratsaldean erosketak egitera joango naiz eta estera goiz itzuliko naiz, irrikaz. NORA
2002ko apirilaren 8a, igandea.
Eztabaida txiki bat izan dugu. Orain lanean hasi naiz eta igandeak bakarrik ditut libre. Etxera 21:30ean iristen naiz eta Gorka 20:30ean. Gosez etortzen da eta ni ez nagoenez ez du afaririk. Orduan nik esan diot berak egiteko eta haserretu eta etxetik alde egin du 19:00ean. Orain 21:00 dira eta ez da itzuli. Lana utzi behar al dut?Igogailuko soinua entzun dut. Seguru bera dela. Ez dut gehiago idatziko ez baitzaio gustatzen gure intimitatea idaztea. Harrapatuz gero…
NORA
2002ko apirilaren 9a, igandea
Arazoa konponduta. Hemendik aurrera bera lanetik ateratzean tabernara edo lagunekin joateko esan diot ni etxera iritsi eta afaria prestatzen dudan bitartean. Ez dut ezertarako denborarik izango. Baina gaur igandea denez paseotxo bat ematera joateko esango diot.NORA
2002ko apirilaren 9a, igandea (gaua)
Badirudi asko gustatu zaiola planteatu diodana. Gauzak ez doaz gaizki, baina elkarbizitza uste baino zailagoa da.
NORA
2003ko apirilaren 23a, igandea
Gauza arraroa sumatu diot gaur Gorkari. Duela bi hilabetetik Gorka ez da betikoa; ez dit inoiz “maite zaitut “ esaten. Muxuak? Joan eta etortzen denean bakarrik ematen dizkit eta nahiago du telebistari begira egon nirekin egon baino.Baina gaur, tabernatik etorri bezain pronto sofan eseri da, zapatak lurrean botata utzi ditu eta etxeko zapatilak eramatea behartu nau. Ez dakit matxista psikopata bat bihurtu den ala nire haluzinazioak diren, baina egoera hau ez dut gustuko. Agian egun txarra izango zuen eta badaezpada ez dut ezer esango.Orain bere afaria hartu eta telebistaren aurrean jarri da ni bakarrik utziz. Afaltzera noa.
NORA
2003ko maiatzaren 7a, igandea
Beldurtuta nago. Ez dut nire mutil-lagunarekin egon nahi. Gaur goizean oso gaizki pasa dut. Esnatu naizenean Gorkak amodioa egin nahi zuen. Horretara behartu nau. Min eman dit.Ezagutuko ez banu bezala jokatu du; fuerte laztantzen ninduen, jo egin dit, oheari lotu egin nau eta arropa hautsi egin dit. Gustuko nuen kamiseta arrosa puskatu dit. Ez dit ezertarako aukerarik eman. Garrasi egin dut, inork ez nau entzun. Hasieran bultzaka hasi natzaio baina bere indarrak nirea gainditu du, eta aurpegia zeharkatzen zuten malkoek indarra kendu didate. Berak bukatu duenean egin beharrekoa lanera joan da ni han bakarrik utzita. Ez nekien poliziari deitu, lagunari deitu, amari… edo etxean geratu. Ez naiz telefonoa hartzen ausartu. Eta sinesten ez badidate? Eta nire kontra jartzen badira? Ezingo nuke nire arima zutik mantendu. Duela ordu erdi Gorka etxetik joan da. Ohean nago, bere hatzaparraren marka gorria aurpegian eta nik zer egin ez dakidala. Momentu honetan mundua gainera erori zaidala dirudi. Ez dut indarrik ez kemenik. Kaka zaharra bezala sentitzen naiz, hutsaren hurrengoa. Burukia da orain lasaitzen nauena, babesten nauena. Bera besarkatu eta azken 15 minutuetan malkoez busti dudan arren entzuten eta ulertzen nauen bakarra dela ematen du. Aurrean dudan atea zeharkatzeak beldurra sorrarazten dit. Agian kalean ikusiko nau eta…auskalo. Ez naiz ezer. Nire azpian dagoen zapatilak garrantzi handiagoa du mundu honetan. Ez naiz ezertarako gai, eguneroko honetan idazteko eta sexu harremanetarako. Ezin dut hau nire barnean gorde. Baina norbaiti kontatzen badiot eta gero barkamen eske badator? Hobe ezer ez esatea. Baina orain zer egin? Erosketak egitera joan eta lehenbailehen afaria prestatuko diot. Baina gaur amaren etxean egingo dut lo.
NORA
2003ko maiatzaren 7a, igandea (gaua)
Amaren etxean nago. Afaria mahai gainean utzi diot eta hau idatzi dut.Zer egiten arituko da? Eta bihar hemen lo egin dudalako jotzen banau? Nola erreakzionatuko du? Amak deitu egin nau. Orain nator.Ai ama! Ez!! Gorkak deitu egin du eta amari lana bukatu duela esan dio eta nire beharra duela.Kabroi halakoa!Eta nik egin behar noski! Etxera joan behar dut. Eta gainera azkar joateko eskatu dit. Beldurtuta nago, baina hemen geratzen banaiz okerrago izango da. Agian barkamena eskatuko dit eta pentsatu gabe egin duela esan. Ez dakit. Banoa.
NORA
2003ko maiatzaren 10a, asteazkena
Gaur ez noa lanera. Ezin dut aurpegi honekin azaldu. Igande gauean etxera itzuli eta portalean sartu baino lehen leihotik begira ikusi nuen. Haserre zegoen. Gelditu egin nintzen eta begirada etena eduki genuen. Negarrak ni irabazi ninduen eta korrika alde egin nuen norabiderik gabe. Gorka nire atzetik etorri zen. Harrapatu ninduen. Zakarrontzi baten atzean ezkutatu nintzen zeharka begiratuz eta gorputza txikituta, baina ezin izan nuen ihes egin. Eskua luzatu eta paretaren aurka bultzatu ondoren jertsetik heldu eta arrastaka eraman ninduen. “zer uste duzu!?” garrasi egiten zidan. Eta nik “Ez dut zurekin joan nahi ”. Askatu eta korrika ihes egin nuen, baina berriro ere niganaino iritsi zen. Etxera eraman ninduen. Iritsi bezain pronto hiru ostiko eman zizkidan eta ohera bultzatu ninduen. Nire hankak bereekin heldu eta garagardo bat tragoz edan ondoren irribarre nazkagarri eta gaiztoa egin zidan. Aurreko goizekoa errepikatu zen.Astelehenean tripa more koloreko ubeldura batekin apainduta utzi zidan. Eta atzo arratsaldean etxean nengoen lurrean eserita belaunak tolestatuta eta burua nire eskuek heltzen zutela, Gorka sartu eta altxatzeko esan zidan. Eskuekin aurpegia babesten saiatu nintzen baina hauek heldu egin zizkidan eta golpe batez altxa ninduen. Bere mingaina atera eta aurpegi osoan pasa zidan. Haurrek egiten duten burla egiteko keinu horietako bat egin zidan mingaina atera eta eskuak belarrietan jarriz. Gero nitaz barrez hasi zen. Umilatu egin ninduen. Orduan aurpegi serioa jarri eta aurpegian hiru belarrondoko eman zizkidan. Ezin dut horrela kalera atera. Amari deituko diot.Ez dago etxean. Jakingo balu zer esango luke? Beldurra diot amari, lagunei etxeari, Gorkari, inguruari, jendeari…Ispiluan begiratu berria naiz. Ez naiz ni. Zeharo aldatuta nago. Aurpegia iluna dut, triste nago, ez dut lorik egiten…NORA
Ekainaren 16a, igandea
Kontrola galdu dut. Ez dakit zer egiten dudan. Erotu al naiz? Ekainaren 11n etxean nengoen eta orain arte Gorkak egindako guztia pasa zitzaidan burutik. Eguneroko osoa irakurri dut. Izugarrizko amorrua, beldurra eta mendekua hartzeko gogoa sentitu nituen. Bat-batean nire eguneroko “ez dut ez indarrik ez kemenik ” esaldia irakurri eta nire barnean zerbait sentitu nuen. zerbaitek indarra eman zidan aurrera jarraitzeko, inor baino gutxiago ez naizela konturatzeko, norbaitek noizbait maita nazakeela pentsatzeko, hautsa kentzeko zapia baino gehiago balio dudala adierazteko. Justu momentu horretan Gorka iritsi zen. Aurrean zegoen erratza hartu, beregana hurbildu eta buruan eman nion hiru aldiz. Lurrera erori zen. Kontzientzia galdu zuen. Zer egin ez nekien. Ni ere ez nintzen egiten ari nintzenaren jabe. Bere gorpua hartu eta ohean etzan nuen. “Ez dut medikurik nahi. Nik zainduko dut.” pentsatu nuen. Bi egun daramatza ohean. Esnatuko da ezta? Ai ama! Hiltzailea al naiz? Erratzarekin eman eta lurrera eroritakoan lasaitu ederra hartu nuen, baina orain lehen baino beldurtuago nago. Ez dakit zer nahiago dudan; esnatzea ala ez es Ba bai! Esnatu naiz! Baina zu ez dut uste! GORKA
Ainhoa Mariezkurrena. DBH 4A

1 comentario:

aetxebeste dijo...

Luze samarra sarrera hau